Navigation Menu+

Haran Handiaren Doinuak

2015/Ira/22 | bideogintza, korporatiboa, lanak, marketing

Buztartuta

Idiak holaxe dabiltza, goldeari, gurdiari… tiraka, buztartuta. Indarra eta pausu sendoa batuta, ahalmena bikoizten den elkarlanean. Sentipen bera dugu Haran handiaren doinuak egitasmoan; buztarkide asko izan gara kantutegi hau sortzen gure apurra gehituz joan garenok.

Erandioztarren eta inguruko herrikideen oroimenean gordetako haziak batu genituen. Galderekin, begirunearekin, maitasunarekin, lanarekin eta kemenarekin ongarritu genuen lurra. Erne, hazi eta gaur dakargun fruitua eman du prozesu honek.

Bidaia honetan, bihotzez eskertu nahi genuke Erandioko Musika Eskolaren konfiantza eta elkarlana. Altzaga, Goikolanda, Ignacio Aldekoa eta Jado ikastetxeen adorea. Eta Altzaga, Mendibaiarte eta Kantagunea abesbatzen profesionaltasuna. Guztion artean, lortu dugu zure eskuetan daukazuna. Gozatu! Zurea ere badelako.

harn_handiaren_irudi_orokorra

baga_biga_partitura

 

Bezeroa: Erandioko Udala.

Webgunea: haranhandiarendoinuak.eus/eu/
Data: 2015ko irailak 19