Navigation Menu+

Mungian Zaharrak Barri: Bertoko kultur ondarea lantzeko unitate didaktikoa

2015/Urt/5 | interaktiboak, lanak

Mungian Zarrak Barri: juego didáctico interactivo

Mungian Zaharrak barri: Bertoko kultur ondarea lantzeko unitate didaktikoa, Mungia 2015

Mungiko udala bere ondarea jasotzeko lanean dihardu 2004. urtez geroztik. Landa lan honetan Labayru elkartea buru belarri ibili da. Lan arduratsu honen podasuz Mungian Zaharrak barri proiektua abiarazi da.
Egitasmo honetan helburu nagusia, momentuz, Mungiko ondare etnografikoa eta linguistikoa batu, sailkatu, landu eta berarekin Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako umeentzako Euskal Curriculumean txertagarri den material didaktiko-pedagogikoa eskaintzea da.

Asko da Mungiak eskaintzeko duena. Bere auzoetako aberastasuna, bere hizkera propioa, ohiturak…
Aberastasun honetan, labayruk sortutako unitate didaktikoa digitalki garatu dugu.

Interaktiboaren garapenean esparru ezberdinak landu ditugu. Hala nola:
Lan eta harreman komertzialak, edukien trataera eta maketazioa, sistemaren garapena, programazioa eta interfazearen diseinua eta soinu efektuak.

Bezeroa: Labayru Ikastegia

Webgunea: mungian zaharrak barri

Data: 2015ko Urtarrilaren 5