Navigation Menu+

Enda Lur-en booktrailerra

2014/Aza/21 | bideogintza, marketing, webgintza

enda_booktrailer

Enda Lur-en booktrailerra / EREIN / Donostia, 2014

Erein argitaletxeak kaleratu  Toti Martínez de Lezearen ENDA LUR liburuaren promozio kanpaina burutu dugu.

Promozio kanpaina honetan alderdi ezberdinak norabide berean bideratu ditugu.
On-lineko marketing-aren esparruko mahaiek, sarri, lau hanka baino gehiago izaten ditu, horretan jardun gara.
Euskarriak sortu eta beren-beregi diseinatzen.
Eta euskarri horietarako edukia sortzen:

* Sare Sozialak hautatu ditugu euskarri legez, irakurlegoaz interakzioa handiagoa sortzeko. Interakzio honetan promozio kanpainak, zozketak, galdera-erantzunak, iradokizunak eta abar zabal bat bideratu dira:

Facebook
Google +
eta microsite promozionalaren bitartez eurak danak.

* Youtube-ko kanala sortzeaz batera, argitaratu liburuaren inguruko ikusentzunezkoak ekoitzi, grabatu eta editatuz joan gara, liburuaren izena eta izana iradokiz. Eduki sorkuntza hau atal nagusi bitan banandu dugu:

– Liburuaren ezaugarriak azaleratzeko 5 bideo laburren edizioarekin:

ENDA LUR, nire azkeneko eleberria amaitu dut
Eta ENDA LUR du izena
Nor da Endara?
GARR, etxerik gabeko gerlaria
IHABAR, abenturazalea

– Liburuaren Booktrailer-aren edizioarekin

Honekin batera, beste arlo bi ere jorratu ditugu:

* Google adwords-eko publizitate kanpaina
* Liburuaren zabalkunderako mailing kanpaina

Bezeroa: Erein Argitaletxea

Webgunea: www.erein.eus

Data: 2014ko azaroren 21