Navigation Menu+

zerbitzuak

Adiune gaituzu, izarren hautsatik sortutako enpresa bat. Txiri-txiri bizigai bilakatu gara eta horrela bizi gara, proiektu ezberdinak sortuz eta sortuz.
Txikitan LEGOrekin orduak pasatu izan ditugu. Hegaz egiteko moldatzen genituen piezak, animaliak garraiatzeko edo Afrikara arte bidaiatzeko.

PIXELEK LEGOA ORDEZKATU dute. Eta moldatzen segitzen dugu, forma guzti hauetan:

bideo-edizioaBideogintza
Ikusentzunezko proiektuak ekoizten ditugu, hasieratik bukaeraraino: gidoia landu, grabatu eta editatu. Ikusentzunezkoak emanaldiaren eremu naturela egokitzen ditugu. Grafismoaz baliatzen gara ulerkorragoak egiteko.
Ikuspuntu praktiko batean oinarritzen gara, eta gure jardun anitzari esker, ikusentzunezkoa bera ingurune multimedia ezberdinetan doitzen ditugu.

grafismoaGrafismoa
Gure ikusentzunezkoak egoki apaintzeko eduki animatuaz janzten ditugu: introak, chyron-ak edo grafismo esplikatiboak uztartuz, besteak beste.
Modu honetan, ikusentzunezkoak berak finezi, aditze eta ikutu profesionalagoa lortzen du.
Ekitaldi ezberdinetarako edozein aurkezpen mota baztertu barik: kongresuak, jardunaldiak, batzarra, inaugurazio eta abar luze bat.

interaktiboakInteraktiboak
Eduki berrien ezagutza zein modu eta giro atsegin batean irakasteko ere, ingurune interaktiboak sortu eta garatzen ditugu. Ingurune interaktibo hauen ikuspegia anitza da: aisialdia, ludikoa entzumen eta ikusmenaren maila handiko kitzikapenarekin, zailtasun maila progresiboa uztartuz, hobetze pertsonala, adibidez.
Eta bere aplikapenean ere: jolasak, unitate didaktikoak, aurkepeznak eta imaginatu ditzakegun guzti horiek.

korporatiboaDiseinu korporatiboa
Proiektu bakoitzaren beharizan grafikoak garatzen ditugu: markaren diseinua eta nortasun korporatiboa, maketazioa eta diseinu editoriala, web diseinua eta banerrak, publizitatea, argazkilaritza eta ilustrazioa.
Bezeroaren nortasun eta beharizanei doitzen gara, proiektu bakoitza aparta eta esklusiboa izatea lortuz.

marketingMarketing
On-line eta off-line: Zure posizionamendua hobetetzen lagunduko zaitugu. E-mail marketing eta google adwords kanpainak burutzen ditugu, on-line salmenta eta sare sozialetako profilak ere bai. Zure webgunea (SEO ikuspegitik) bilatzaileentzako optimizatzen dugu eta web analitikako txostenak burutzen ditugu. Bezeroarekiko komunikazioa hobetezeko eta salmenta estrategiak eta publizitate kanpainak diseinatzen ditugu.

webgintzaWebgintza
Zure webgunea diseinatu edo berdiseinatzen dugu. Ingurune ezberdinetan ikusteko egokitzen dugu: telefono muikorrak, tabletak eta nabitzaile ezberdinak. Eduki estatikoa zein dinamikoa duen webgune baten bueltan hitz egin dezakegu. Denda on-line bat edo web ekosistema bat. Sareko alor askoren bueltan berba egin dezakegu.
Webgunea (SEO ikuspegitik) bilatzaileentzako optimizatzea oinarri dugu. Eta zutabe bi hauetan oinarritzen dugu lana: hartzailea nor izango den eta zertarako nahi dugun.